Melissa Jones, 21 urtetako emakume britaniarra da. Melissak 215 kilo pisatzen zituen eta bere bizitza arriskuan zegoela ikusita, medikuek ultimatum bat eman zioten: sabela txikitzeko ebakuntza egiten zuen edo hil egingo zen. Ebakuntza honekin, medikuek Melissak 120 kilo galtzea lortu nahi zuten, 95-100 kilo inguruan geratzeko.
Honen aurrean, gazteak ebakuntza egitea erabaki zuen, eta bere momentuan, horrelako ebakuntza izaten zuen pertsonarik gazteena bilakatu zen. Ebakuntza primeran atera zela pentsa daiteke Melissak galdu duen pisua ikusita, baina paradoxikoki, bere bizitza, berriz ere, arriskuan. Izan ere, orain Melissak anorexia du eta 51 kilo besterik ez du pisatzen.
Ebakuntzari esker, Melissak 120 kiloak galtzea lortu zuen, eta haurdun geratzea ere lortu zuen. Zoritxarrez, haurra galdu zuen eta ondorioz, jateari utzi zion. Medikuek anorexia duela diote, eta egoerari buelta eman ezean hilabete gutxi barru hil daitekeela baieztatzen dute.