Emantzipazioari laguntzeko Euskadiko lehen bulegoak ateak ireki ditu. Bere izena GAZ-Bilbao da (Gazteriaren-ibilbideak Abiarazteko Zerbitzua) eta Sabino Arana kalean den La Perrera eraikinean aurkitzen da.
Bulegoak Bilbon bizi diren 16 eta 34 urte bitarteko gazteei informazioa, orientazioa, aholkularitza eta laguntza integrala eta pertsonalizatua eskainiko die emantzipazio-proiektuetan. Ekimena Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak garatu dute eta antzeko zerbitzuak EAEko beste hainbat udalerritan zabaltzea aurreikusten da.
Helburuak
Doako zerbitzu berriak Eusko Jaurlaritzak Gazteen emantzipazioa laguntzeko onartu berri duen 2030 Euskal Estrategiarekin lerrokatuta dauden hiru helburu nagusi ditu:
- Bilbon bizi, ikasi edo lanean ari diren gazteei haien bizi-proiektuak garatzeko aukera gehiago eskaini;
- Gazteen emantzipazio-tasa handitu;
- Emantzipaziorako batez besteko adina jaitsi.
Gainera, informazio-hitzaldien, jardueren eta tailerren programazioa ere izango da, gazteen potentziala eta talentua garatu ahal izateko.
Zerbitzua online eta aurrez aurre eskainiko da. Online zerbitzua irailetik aurrera erabili ahal izango da. Gune birtual horrek informazioa eta laguntza eskainiko ditu, eta gazteen artean komunikatzeko eta esperientziak trukatzeko ere balioko du. Aurrez aurreko zerbitzua, esan bezala, La Perrera eraikinean aurkitzen da. Gazteen Emantzipaziorako Euskal Sarean integratua dago eta datozen hilabeteetan horrelako bulego gehiago sortzea aurreikusten da.