Udaberriarekin batera bueltan da Gipuzkoan Gazte Tour

Apirila eta maiatza bitartean lau hitzordu izango dira Eibarren, Ordizian, Andoainen eta Tolosan.

Datorren apirilaren 15ean abian jarriko da Eibarren Gipuzkoan Gazte Tour programaren edizio berri bat. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, programak musikaren eta arte eszenikoen inguruko hainbat jarduera biltzen ditu. Helburua gazteei eta nerabeei kultur programazio bat eskaintzea da.

Udaberri honetarako, zehazki, lau dira programatu diren hitzorduak:

  • Apirilak 15 (Eibar): Meler, Andriu eta Dj Oihan Vega.
  • Apirilak 22 (Ordizia): Special Trap Residence, Ayvee eta Dj Josu Rodriguez.
  • Maiatzak 13 (Andoain): Nikone + Deva, Dj Line Up, DJ Ander eta La Basu.
  • Maiatzak 20 (Tolosa): Merina Gris, Dj Alai, Dj Aitana Grandes eta La Basu.

2019. urteaz geroztik, Gipuzkoan Gazte Tour 16 eta 25 urte bitarteko gazte gipuzkoarrentzako erreferentziazko programa bihurtu da. Aurreko edizioetan, adibidez, programan Lola Indigo, Bulego, Delaossa, Chica Sobresalto, Huntza, Foyone o Maren bezalako musikariek parte hartu dute. Antolatzaileek azaldu dutenez dutenez, programaren arrakasta sare sozialetatik urtero egiten diren galdeketetan izaten den inplikazio handian eta ekitaldi bakoitzera bertaratzen diren ikusleen parte-hartze aktiboan datza.