Lurraldebusek Gipuzkoa eta EHUren Leioako campusa lotuko dituen zerbitzua abiaraziko du

Leioara joan behar duten ikasleentzat ez ezik, zerbitzua campusean lan egiten duten gipuzkoarrentzat ere irtenbide egokia izatea espero da.

Lurraldebus-ek Gipuzkoa eta UPV/EHUko Leioako Campusa lotuko dituen zuzeneko lehen linea jarriko du martxan datorren ikasturtean. Zerbitzu berria erabiltzen duten bidaiariek MUGI txartelak eskaintzen dituen abantailak jaso ahal izango dituzte, bereziki Mugi Gaztea duten ikasleek. Esan bezala, zerbitzu berriak ikasturte berriarekin abian egon beharko luke eta hala ez bada, 2024. urtearen hasierarako. Leioara joan behar duten ikasleentzat ez ezik, zerbitzua campusean lan egiten duten gipuzkoarrentzat ere irtenbide egokia izatea espero da.

UPV/EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak zerbitzuaren baldintzak jasotzen dituen protokoloa sinatu behar dute. Printzipioz, zerbitzua lineaz kanpokoa izango da, baina, esan bezala, erabiltzaileek Mugi txartelaren onurak jasotzeko aukera izango dute.

Deskontu horiek Loiuko aireportura egiten diren bidaietan ere lortu ahal izango dira.