Eskola-jazarpenaren kontrako kanpaina Bilbon

Kanpaina formatu digitalean argitaratu da Udalaren webgunean eta sare sozialetan Udalaren kontu ezberdinen bidez.

Pasa den ikasturtean (2020-21) Euskal Autonomia Erkidegoan, ofizialki, 129 eskola-jazarpen kasu erregistratu ziren; aurreko ikasturtean baino 29 kasu gehiago. Maiatzaren 2an ospatzen den Eskola-jazarpenaren aurkako Nazioarteko Egunarekin bat eginez Bilboko UdalakBilbon STOP esaten diogulako Bullying edo eskolako jazarpenari’ izeneko sentsibilizazio-kanpaina jarri du abian.

Aipatu kanpaina Bilboko Umeen eta Nerabeen Kontseilua osatzen duen gaztetxoek eskatu duten ekimenetako bat da. Pasa den ikasturtean, Kontseiluan eskola-jazarpenaren gaia landu ostean, bertatik atera zen ondorioetako bat izan zen arazo horrekin amaitzeko eragile guztien parte-hartzea ezinbestekoa dela: helduak, haurrak, ikastetxeak…

Kanpaina formatu digitalean argitaratu da Udalaren webgunean eta sare sozialetan Udalaren kontu ezberdinen bidez.

Gainera, ikastetxeetara eta bilbotar umeak elkartzen diren udal guneetara (alegia, liburutegi, kiroldegi, gaztegune, haurgune eta kideguneetara) helarazi da kanpainaren berri, ezagutu dezaten eta areago landu ahal izan dezaten.