Eskolatik kanporatua bizarra ez mozteagatik

Marc Grey 13 urte besterik ez dituen nerabe bat da. Greyk Bede izeneko Akademia batean ikasten zuen, baina arrazoi medikoak direla eta bizarra mozteari uko egin eta ondorioz kanporatua izan da. Antza denez, arrazoi hereditarioak direla medio, Grey gazteak azalean arazo bat du eta hau dela eta, ezin du erregularki bizarra moztu. Hamabost urte dituen Ryan Greyk, Marc-en anaiak, pseudofoliculitis izeneko azal gaixotasuna du.
Akademiako zuzendaria den Gwyneth Evans-ek jazotakoaren ikuspuntu propioa eman nahi izan du: “Ikasgunean arazo hau konpontzeko ahalegin guztiak egin ditugu eta gurasoekin izan gara kontaktuan, baina azkenean ez dugu beste aukerarik izan”. Marc pasa den abenduaren 7an kaleratua izan zen eta gaur egun bestelako ikasgune batean dago ikasketak burutzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.