
Gazteen Euskal Behatokiak emakumeen aurkako hainbat indarkeriaren inguruan 15 eta 29 urte bitarteko gazteek dituzten iritziak jaso ostean, azken urteetan gazteek indarkeria horren espresio desberdinekiko gero eta tolerantzia gutxiago daudela ondorioztatu du. Horrela, duela hogei urteko datuekin alderatuta, indarkeria fisikoekiko zein psikologikoekiko gaitzespena nabarmen hasi da. Gaitzespen hori antzekoa da neska eta mutilen artean ageriko indarkeria kasuetan (adibidez, sexu-harremanak izatera behartu); hain agerikoak ez direnean (irainak, mespretxuak…), berriz, gaitzespen-maila handiagoa da nesken artean mutilen artean baino.
Bestalde, zenbat eta nagusiagoa izan orduan eta handiagoa da indarkeria mota bakoitza oso larria dela uste dutenen portzentajea.