Euskal gazteek gero eta gehiago jolasten dute bideo-jokoetan

Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, Euskadin bizi diren 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 17,8k egunero jolasten du bideo-jokoetan. Gazte horiei, kontsolarekin, ordenagailuarekin edo telefonoarekin astean hiruzpalau egun jolasten duten gazteen kopurua gehitzen bazaie, guztira, aipatu adin tarteko gazteen ia heren batek jolastu ohi duela ondoriozta daiteke. Kopuru hori zertxobait handiagoa da maiztasun txikiagoarekin jolasten duten horiek aintzat hartzen badira. Izan ere, bideo-jokoetan jolasten ez duten horien kopurua % 32,8 baino ez da.

Mutilek gehiago jolasten dute

Aipatu datuen arabera, bideo-jokoetan jolastea zabalduago dago mutil gazteen artean neska gazteen artean baino. Zentzu horretan, azpimarratzeko da neska gazteen % 45,5ek ez duela inoiz bideo-jokoetan jolasten.

Aurtengo datuak 2016. urtean jasotakoekin alderatzen badira mutil gazteen artean jolasten dutenen kopurua hamar puntu hazi dela ikus daiteke. Nesken kasuan datu hori egonkor mantendu da.

Adinari erreparatzen badiogu, joera nabarmen bat azpimarra daiteke: zenbat eta helduago, orduan eta gutxiago jolasten da bideo-jokoetan. Hortaz, 20 urtetik beherako gazteak dira ordu gehien ematen dituztenak horrelako jokoetan.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.