Euskara sustatzeko futbol txapelketa

Sari berezia emango zaio txapelketan euskara gehien erabiltzen duen taldeari.

“Euskara, jalgi hadi plazara!” txapelketaren bigarren edizioa ospatuko da ekainaren 24an Lezamako Kirol Instalazioetan. Hamabi Futbol Klubak antolatuta, futbolean euskararen erabilera sustatzen duten lau kirol elkartek lagunarteko futbol txapelketa jokatuko dute.

Euskal Herriko gazteek, txoko desberdinetakoak izan arren, bere egunerokotasunean kirola euskaraz egiteko aukera izatea, hizkuntza honen bitartez ikastea eta euskaldun egiten dituen elementu horrekin gozatzea da talde horien helburu nagusia.

Bilboko Hamabi Futbol Kluba, Tuterako Unión Tutera, Ortzaizeko Arranoak eta Zestoako Zestoa KB izango dira parte-hartzaileak. Txapelketa berezia izango da: epaile euskaldunek gidatuko dituzte partidak, eta euskara gehien erabiltzen duen taldeari sari berezia emango zaio txapelketaren amaieran.

Eguneko egitaraua

11:00 Taldeei harrera Lezamako kirol instalazioetan

11:20 Txapelketaren hasiera eta sarrera

Partiduak:

11:30

Hamabi FK – Unión Tutera (Lezama 8)

Zestoa KB– Arranoak FC (Lezama 6)

12:10

Arranoak FC – Hamabi FK (Lezama 8)

Zestoa KB – Unión Tutera (Lezama 6)

12:50

Hamabi FK – Zestoa KB (Lezama 8)

Unión Tutera – Arranoak FC (Lezama 6)

13:30 Sari banaketa

14:30 Luntxa