Seguruenik emakume askoren lokamutsik handiena izango da, baina Lynn France estatubatuarrak bere baitan bizi behar izan du. Izan ere, Francek bere senarra zena beste emakume batekin ere ezkonduta zegoela jakin izan zuen Facebooken zintzilikatutako argazki batzuei esker.
Emakumeak bere senarrak beste emakume batekin harreman bat zuela susmatzen zuen eta emakume horren izena Facebook gizarte sarean bilatu zuen. Han, emakumearen eta bere senarraren argazkiak aurkitu zituen, baina ez edozein motakoak, eztei-bidaiakoak baizik!
Franceren senarrarekin ezkondu zen emakumearen profila, garai horretan, publikoa zen (orain, berriz, pribatua da) eta bertan, Disneyland-en ospatutako ezkontzako argazkiak ikus zitezkeen. Argazkietan, senar-emazte berriak Loti Ederra eta bere printze moduan mozorrotuta azaltzen dira.
Seguruenik emakume askoren lokamutsik handiena izango da, baina Lynn France estatubatuarrak bere baitan bizi behar izan du. Izan ere, Francek bere senarra zena beste emakume batekin ere ezkonduta zegoela jakin izan zuen Facebooken zintzilikatutako argazki batzuei esker. Emakumeak bere senarrak beste emakume batekin harreman bat zuela susmatzen zuen eta emakume horren izena Facebook gizarte sarean bilatu zuen. Han, emakumearen eta bere senarraren argazkiak aurkitu zituen, baina ez edozein motakoak, eztei-bidaiakoak baizik!Franceren senarrarekin ezkondu zen emakumearen profila, garai horretan, publikoa zen (orain, berriz, pribatua da) eta bertan, Disneyland-en ospatutako ezkontzako argazkiak ikus zitezkeen. Argazkietan, senar-emazte berriak Loti Ederra eta bere printze moduan mozorrotuta azaltzen dira.