Mozillak garatutako Firefox nabigatzailearen 4 bertsioak hasiera ezin hobez izan du; merkatuan jarri eta lehen egunean jada 7,1 milioi internet erabiltzailek nabigatzailea deskargatu dute. Datu hauekin, Firefox 4 bertsioak bere lehiakide garrantzitsuenak lortutako datuak txiki utzi ditu, izan ere, Microsoftek garatutako Internet Explorer 9 nabigatzaileak ‘soilik’ 2,35 deskarga lortu zituen lehen egunean. Mozillak deskargetarako martxan jarritako web orrialdean ikus zitekeenaren arabera, europarrak izan dira nabigatzaile berria gehien deskargatu dutenak (3,2 milioi). Deskarga gehien izan dituen estatua, berriz, Estatu Batuak izan da (1,5 milioi deskarga). Europan deskarga gehien Alemanian eman dira (626.000). Espainiar estatuan 234.000 deskarga eman ziren.Datuak oso onak izan arren, Mozillak ezin izan du aurretik zuen errekorra hautsi, aurreko bertsioarekin, lehen egunean 8 milioi deskarga lortu baizituzten.