TUVISA, Gasteizko hiri-autobusen udal-enpresak, azaroaren 25etik aurrera SOS botoi bat sartuko du ‘Gautxori Morea‘ aplikazioan. Funtzionalitate berri hau gaueko bidaietan erasotuta edo mehatxatuta sentitzen diren erabiltzaileei zuzenduta dago.
Funtzionalitate berria bakarrik erreserba programatuak dituzten erabiltzaileek erabili ahal izango dute. Botoia sakatzean, erabiltzailea TUVISAko Ikuskapen zerbitzuarekin zuzenean konektatuko da. Egoeraren baitan, eta hala behar izanez gero, zerbitzuak gidariari eta, hala badagokio, poliziari jarraibideak emateko aukera izango du.
SOS botoia
Botoia, lila kolore bateko zirkulu eta SOS ikurraz identifikatua, erreserba-maparen beheko eskuineko aldean izango da. Funtzionalitatea erabilgarri izango da azaroaren 29 eta 30eko asteburutik aurrera..
Osagarri gisa, TUVISAk ekintza multzo bat diseinatu du Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean, hauek barne:
- Salmenta-makina, informazio-puntu eta autobusetako pantailetan puntu morea zabaltzea
- Genero-indarkeriaren aurkako komunikazio-euskarrien berritzea
- Emakunde kanpainaren zabalkundea
- Autobusen aurreko paneletan puntu moreak jartzea
- Udal Berdintasun Zerbitzuaren kanpainarekin bi autobus apaintzea
- Txapa moreen banaketa TUVISAko langileei