Gazte Arte Topaketak 2022

Aurtengoa, Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatzen duen ekimenaren XXXVIII. edizioa izan da.

Aurtengo Gazte Artearen Topaketei amaiera emateko zortzi proiektu irabazleei sariak eman zaizkie ekitaldi berezi batean. Aurtengoa, Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatzen duen ekimenaren XXXVIII. edizioa izan da.

Saria jaso duten zortzi egitasmoak honako hauek dira: Naia Carlosen ‘Barcachita y Churrusteles’; Edurne Taintaren ‘Los secretos de Tineke’; Las Nenas Thetreren ‘Ramos y Gramos, o las veces que casi me mato y me paré a escribir’; Pablo Mazzaren ‘Azzam’; Irati Azkoitiren ‘Iru’; Ada Garruesen ‘Ojos Rosa’; Idoia Leacheren ‘M4K1T4’; eta, Nagore Chiviteren ‘In fantasy I trust’. Horietako bakoitzak 1.375 euroko saria jasoko du.

100 proposamen baino gehiago

Guztira, aurtengo edizioan 101 proposamen aurkeztu dira. Kopuru hori aurreko edizioetan jasotakoa baino nabarmen handiagoa da. Zehazki, aurreko edizioan baino 14 proposamen gehiago jaso dira eta 2020. urteko edizioan, berriz, 91, 2019an jasotako proposamen bikoiztuz.

Diseinuaren kategorian, epaimahaiak Irati Azkoitiren ‘Iru’ lana saritu du tradizioa “sorkuntza garaikideko forma berriak bilatzeko oinarri” gisa erabiltzeagatik.

Literatura atalean, berriz, bi izan dira saritutako proposamenak: Naia Carlosen ‘Barcachita y Churrusteles’ “proiektuak duen potentzialtasunagatik, poesia-ahotsa azpimarratuz; zuzena eta sakona da, eta aukera egokia da landutako gairako”; eta Edurne Taintaren ‘Los secretos de Tineke’ “diskurtso narratiboa eta bisuala modu egoki eta originalean uztartzen jakin izanagatik, irakurlea, haur zein heldu, bere sorkuntza-unibertsoan barneratzeko gonbita eginez”.

Musika eta arte eszenikoen atalean epaimahaiak Las Nenas Thetreren ‘Ramos y Gramos, o las veces que casi me mato y me paré a escribir’ izenburuko proposamena saritu du “proposamenaren koherentziagatik eta erabilitako elementuen kohesioa eta programaren baliabide teknikoetara egokitzeagatik”. Kategoria berean Pablo Mazzaren ‘Azzam’ ere saritua izan da “proposamenaren argitasunagatik eta eszenaratzearen potentzialagatik”.

Azkenik, arte plastikoen eta ikus-entzunezkoen kategorian bi izan dira saritutako proposamenak: Nagore Chiviteren ‘In fantasy I trust’.