Zabalik Gazte Artearen Topaketetan izena emateko epea

Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) antolatzen duen programaren xedea da 14 eta 30 urte bitarteko gazteen sormen artistikoa sustatzea

Zabalik da Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) antolatzen duen Gazte Artearen Topaketak programaren 38. edizioan izena emateko aukera. Programa horren xedea da 14 eta 30 urte bitarteko gazteen sormen artistikoa sustatzea. Gazteek garatutako banakako eta taldeko sorkuntzak sortu, prestatu eta erakusteko plataforma da programa. Aurtengo ediziorako programak 131.000 euroko aurrekontua izango du.

Programan parte hartu nahi duten gazteek datorren ekainaren 13ra arte izango dute izena emateko aukera. Deialdiaren oinarriak NGIren webgunean ikus daitezke. Proposamenak honako modalitate hauetara aukez daitezke: Arte eszenikoak eta Musika; Arte Plastikoak eta Ikus-entzunezkoak; Diseinua; eta, Literatura.

Jasotzen diren proposamen guztien artean, epaimahaiak 30 egitasmo aukeratuko ditu. Horretarako erabiliko diren irizpideak honako hauek izango dira: kalitate artistikoa, aurkezpena, esperimentazioa eta ikerketa. Jendaurrean aurkeztu ondoren, epaimahaiak hautatutako 30 lanetatik 8 nabarmenenak aukeratuko ditu. Zortzi lan horiei 1.375 euro emango zaizkie.

Hautatutako proiektuek Jaialdi Artistiko batean parte hartuko dute, gainerako parte-hartzaileekin eta herritarrekin hainbat trukaketa eta tailer eginez. Jaialdia Uharteko Arte Garaikideko Zentroan egingo da irailaren 30etik urriaren 2ra bitartean.

Pasa den urteko edizioan 87 egitasmo aurkeztu ziren.