Gazteen Euskal Behatokiak bildu dituen datuen arabera, emantzipatutako gazteen kopuruak gora egin badu ere, gazte gehienak euren familiarekin bizi dira. Emantzipazioaren datuak hobeak dira adinak gora egin ahala, baina edozein kasutan, gurasoen etxean bizi diren gazteak beti gehiengoa dira. Emantzipatutako gazteen artean emakumeak dira nagusi. Azpimarratzekoa da gazte atzerritarren artean emantzipazio-tasa altuagoa izatea. Emantzipatuta bizi diren gazte gehienak bikotekidearekin bizi dira, kasu gehienetan, ezkondu gabe.
Datu horien arabera, gazteen erdiak baino gehiagok ikasketak ditu okupazio nagusitzat eta herena baino ez da lanean ari. Emantzipazioarekin jazotzen den moduan, zenbat eta helduago lanean ari direnen ehunekoa hazten da. Gazteen ia heren batek goi-mailako ikasketak ditu. Gazte horien artean hizkuntzen ezagutza altuagoa da, nagusiki, ingelesarena. Lanbide Heziketa burutzen duten gazteen kopurua ere nabarmen hazi da.