Aurten ere Iruñeko Gaztediaren Etxeak martxan jarri du gazte informaziorako korrespontsalien programa. Horrela, hasi berria den ikasturterako bi gazte aukeratuko dira gazteentzat interesekoa izan daitekeen informazioa partekatzeko. Berriemaile gazteek Gaztediaren Etxeko Gazte Informaziorako Udal Bulegoarekin koordinatu beharko dute bere lana.
Programan hainbat eragilek parte hartu ahal dute: 14 eta 30 urte bitarteko ikasleak dituzten ikastetxeak; ikastetxe nagusiak eta ikasleen egoitzak; gazte-guneak; ofizialki eratutako gazte elkarteen lokalak… Programaren edizio berrian parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da urriaren 7a baino lehen posta elektronikoz programarekin bat egin nahi dela adieraztea. Gehienez 60 laguntzaile onartuko dira eta horien artean erabakiko dute berriemaile lanak beteko dituzten bi gazteren izenak.
Formakuntza
Aukeratuak diren gazteek astero Gaztediaren Etxera joan beharko dute beren jardueraren jarraipena egin ahal izateko. Bertan formakuntza eta aholkularitza jasoko dute eta euskarri ezberdinen bidez (fisikoak, webgunea, sare sozialak…) partekatzen den informazioaren kudeaketaren eta zabalkundearen arduradun izango dira.
Gazte informaziorako korrespontsalien programak 1996-97 ikasturtean eman zituen bere lehen urratsak. Pasa den urtera arte 38 bikotek bete dute berriemaileen funtzioa.