Gazteen Antzerki Topaketak 20 emankizun eskainiko ditu

Maiatzaren 17tik ekainaren 16ra bitartean izango den aurtengo edizioan euskarazko 7 antzezlan izango dira

Donostiako Gazteen Antzerki Topaketak 20 antzezlan aurkeztuko ditu hiriko hainbat agertokitan maiatzaren 17tik ekainaren 16ra bitartean. Emankizunak hartuko dituzten agertokiak honako hauek izango dira: Antzoki Zaharra, Victoria Eugeniako Klub Aretoa, Gazteszena (Egia Kultur Etxea). Kontadores (Bidebieta) eta Lugaritz Kultur Etxea izango dira.

Topaketan 14 eta 30 urte bitarteko aktoreekin osatutako konpainiek beren lanak aurkezteko aukera izango dute modu profesionalean. Eskainiko diren 20 antzezlanetatik 7 euskaraz izango dira.

María Redondo, Miren Arrieta eta Asier Burguete aktore gazteek osatuko duten epaimahaiak erabakiko dituzte aurtengo edizioaren lan sarituak. Sari banaketa ekitaldia ekainaren 17an izango da Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan.

Emankizunak ikusteko sarrerak 3 euroren truke eros daitezke. Sarrerak Donostia Kultura webgunean eros daitezke.