2020an, 15 eta 29 urte bitarteko euskal gazteen % 69,6k bere burua fedegabetzat, ateotzat, agnostikotzat edo axolagabetzat jotzen zuen erlijio-arloan. Datu hori biztanleria orokorrarekin alderatuz gero, beren burua fedegabetzat edo axolagabetzat duten gazteen ehunekoak ia bikoiztu egiten du 18 urtetik gorako Euskadiko herritarren artean erregistratutakoa (% 69,6 eta % 37,0, hurrenez hurren).
Gazte fedegabeen eta axolagabeen kopuruak goranzko joera jarraitua izan du azken 20 urteetan. 2016. eta 2020. urteen artean izandako igoera bereziki nabarmena izan da.
Gizon gazteen artean fedegabeak, ateoak, agnostikoak eta axolagabeak diren pertsonen ehunekoa handiagoa da emakume gazteena baino.