Gero eta ikasle gehiago. Gero eta langabetu gutxiago

Gazteen Euskal Behatokiak ezagutzera eman dituen datuen arabera, 30 urtetik beherako gazteen okupazio nagusia ikastea da. Zeregin horretan ari da EAEko gazteen erdia baino gehiago (% 54,4). 25 urtetik gorakoen artean, berriz, zeregin nagusia lana da. Izan ere, adinarekin batera nabarmen aldatzen da gazteen zeregin nagusia. Horrela, 30 urte bitarteko gazteen multzo osoa erreferentziatzat hartzen bada, lanean ari direnen kopurua % 35,4koa da. Ostera, 25 urtetik gorako gazteei erreparatzen badiogu, lanean ari direnen ehunekoa 60 puntutik gora igotzen da (61,5). Datu horiek guztiek zenbait datu interesgarri utzi dituzte. Adibidez, langabezian diren gazteen kopuruak nabarmen egin du behera, bereziki, 2013. urteko datuekin alderatuta.  Izan ere, 2013. urtean langabezian ziren gazteen ehunekoa ia % 20koa zen (18,3) eta orain, berriz, 6,7koa da. Ildo berean, Euskadin jaio direnek atzerrian jaiotakoek baino okupazio-tasa handiagoa dutela azpimarratu behar da.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.