Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak ‘Kultura Eskola’ programaren azken edizioaren balantzea egin du. Aipatu programaren xedea da jarduera kultural eta artistikoa gazteen zaleen eta interesen parte izatea lortzea. Programan parte hartu duten hezkuntza-zentroekin eta kultura-eragileekin batera egindako balantzearen arabera, Joan den edizioan, guztira, lurraldeko 66 ikastetxek parte hartu zuten, hots, Gipuzkoako ikastetxe guztien % 48k. Gehien aukeratu ziren jarduerak dantza eta antzerkia izan ziren: % 31 eta % 24, hurrenez hurren.
Programa hori bultzatzeko, jardueren katalogo zabal bat egin da, 12 eta 16 urte bitarteko ikasleei egokitua (DBHO eta Lanbide Heziketa). Proposamen horiek pentsamendu kritikoa garatzen, sormen gaitasunak estimulatzen eta emozioekin konektatzen laguntzen dute. Datorren ediziorako katalogoa osatzeko proposamen deialdia ere zabalik da. Proposamenak aurkezteko epa datorren maiatzaren 15ean amaituko da.