Zabalik da Global Training nazioarteko mugikortasunerako programan izena emateko epea

Garapen, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostia Sustapenak Global Training nazioarteko mugikortasunerako programaren edizio berri bat jarri dute abian. Egitasmoa SPRI-Enpresa Garapenaren Euskal Agentziak eta Basque Trade & investment– Nazioartekotzeko Euskal Agentziak kudeatzen dute.

Deialdia 31 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Beka lortzen duten horiek 1.500 euro gordin jasoko dituzte hilero, sei hilabetez. Eskaera egiteko epea jada zabalik da eta datorren uztailaren 16an itxiko da. Beka lortzen duten horiek azaroa eta abendua bitartean aterako dira atzerrira.

Global Training 2021 beka programak 495 plaza eskainiko ditu. Egitasmoak ordaindutako praktikak atzerrian egiteko aukera ematen dien mekanismo interesgarri bat jartzen du unibertsitate-titulua eta goi-mailako lanbide-heziketa duten gazteen eskura. Praktika horiek, gutxienez, 6 hilabetekoak izango dira eta hautagaiaren profil akademikoarekin eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan lan egiteko aukera emango die enpresatan zein erakundetan.

Beka hauek jaso ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira:

  • Goi-graduko unibertsitate-titulu bat edo goi-graduko lanbide-heziketako titulu bat izatea.
  • 2021eko urtarrilaren 1ean 31 urte beteak ez izatea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea, gutxienez azken 12 hilabeteetan.
  • Atzerrian praktikak egiteko 6 hilabeteko edo gehiagoko egonaldiak eskaintzen dituen beste bekarik lortu ez izana.
  • Ingeles maila altua izatea (B2, unibertsitateko irakaskuntza ofizialen gradu-mailako titulazioen kasuan eta B1 goi-graduko lanbide-heziketaren kasuan. Titulazio hori ez dutenek ingeles-azterketa bat gainditu beharko dute).
  • Praktikak egin nahi dituzten enpresak edo organismoak eskatutako profilera egokitzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.