ScapeKlima, klima-aldaketa geldiarazteko erronka gazteontzat

Egungo gazteria izan daiteke, itzulerarik gabeko egoerara iritsi aurretik, C02 emisioen desazelerazioan eragin erabakiorra izan dezakeen azken belaunaldia. Ildo horretan, eta Gipuzkoako gazteak klima-aldaketa geldiarazteko prest diren ingurumenaren aldeko aktibista bilaka daitezen, Aldundiak “SkapeKlima” izeneko ihes-jokoa prestatu du.

Jokoa Emaús Gizarte Fundazioaren egoitzan dago eta egun bizi dugun larrialdi klimatiko egoeran girotuta dago. Hortaz, parte-hartzaileek klima-aldaketa bezalako fenomeno batek eragiten dituen erronkak gainditu beharko dituzte jokoa gainditzeko, betiere, hausnarketa eta ekintza prozesu batetik.

Jarduera horren xedea da Gipuzkoa gazteen ahotsa entzuteko eta klima-aldaketari aurre egiteko kontuan hartzeko leku bilakatzea. Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensiok azaldu duenez, “ScapeKlima Gipuzkoako gazteak klima-aldaketa geldiarazteko prest dauden ingurumen-ekintzaile bihurtzen saiatuko da”.

Hausnartu eta ekin

Jokoaz gain, taldean edo ikasgeletan ezarri daitezkeen erronkak ere planteatuko dira. Erronka horien ebazpenean talde lanean aritzeak saria izango du eta aktiboen diren horiek, asteburua naturarekin harremanetan igarotzeko aukera izango dute. Izan ere, egitasmoak hausnarketara bultzatzea du helburu, baino, batez ere, ekintzak bultzatzera. Horregatik, Emaús Gizarte Fundazioaren zuzendari Javier Pradinik azaldu duenez, “erronkak gazteen ahalmenetara egokitu dira eta bi mailatara, banakako eta koadrilako mailara, hain garrantzitsua adin horietan”.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.