Google Mapsek funtzionaltasun berriak aurkeztu ditu

Adimen Artifizialean oinarrituta Googlek bere mapak erabiltzen dituzten horien esperientzia hobetu nahi du

Zalantzarik gabe, Google Maps da egunero gehien erabiltzen den aplikazioetako bat. Mundu osoko milioika pertsonak erabiltzen dute aipatu aplikazioa norabait iristeko jarraibideak lortzeko, kokapen bat lortzeko edo biderik egokiena aurkitzeko.

Googlek iragarri duenez, aplikazioaren erabilerak esperientzia murgiltzaileago bat eskainiko du ‘Inmersive View’ delako funtzionaltasunari esker. Izan ere funtzio berri horrek Adimen Artifiziala, Street View eta airetik ateratako irudiak uztartuko ditu. Funtzionaltasun berria martxan izango da lehen fase batean Los Ángeles, New York, San Francisco, Londres eta Tokyo hirietan. Bigarren fase batean beste hainbat hiritara zabalduko da, baina oraindik ez dago garbi zein hiri izango diren. Bestalde, aplikazioak ‘Neighborhood Vibe‘ izeneko funtzionaltasuna ere barneratuko du. Horren bidez, aplikazioak kokapen zehatz bat zergatik den berezia azalduko du, zein denda dauden azalduz etab…