Gozatu oporrez poltsikoa hustu gabe

Ongi komeni da oporrak planifikatzea beharrezkoak ez diren gastuak saihesteko eta itzultzean damutu beharrik ez izateko

 Irakurketa denbora: 2 Minutu

Oporrak atsedenaren, bidaien eta lagunekin egiten diren planen sinonimo dira, baina baita planifikazio egoki bat gabe deskontrolatu daitezkeen gastuena ere. Jarraian, zure aurrekontua errespetatuz ondo pasatzeko zenbait aholku aurki ditzakezu.

1.) Maleta egin aurretik zehaztu zure aurrekontua

Hegaldiak erreserbatu edo ostatua bilatu aurretik, kalkulatu zenbat gastatu ahal izango duzun guztira. Kopuru hori kategoriatan banatu beharko zenuke: ostatua, garraioa, janaria eta jarduera osagarriak. Kopuru zehatz bat izateak erabakiak hartzen lagunduko zaitu. Modu horretan, sorpresak ekidin egingo dituzu eta, une oro, zenbat gastatu ahal izango duzun jakingo duzu.

2.) Sukaldea duten ostatuen aldeko apustua egin

Etxetik kanpo jateak zure aurrekontua nabarmen garestituko du. Kozinatzeko aukera ematen dizun toki bat hartzen baduzu zure gastuak nabarmen murriztuko dira. Etxean gosaltzeak edo afari xume batek nahikotxo aurrezteko emango dizu astebete bakar batean.

3.) Urrundu turistentzako tranpetatik

Turista gehien erakartzen dituzten eremuetan prezioak garestiagoak izan ohi dira. Jatetxe garestiak, oroigarriz betetako dendak edo oso benetakoak ez diren menuak ohikoak dira horrelako lekuetan. Kontsultatu Google Maps edo TripAdvisor bezalako plataformetan dauden iruzkinak eta tokikoei galdetu: tokirik onenak ezagutzen dituzte, jatorrenak eta arrazoizkoenak.

4.) Eguneroko gastuak kontrolatu

Gastuen erregistro bat izateak gastuak doitzeko aukera emango dizu. Badira horretarako aplikazioak, baina nahikoa da gastu guztiak idaztea, adibidez, mugikorrean. Egunaren amaieran gastatu duzuna ikusteak aurrekontuaren barruan mantentzea erraztuko dizu.

5.) ”Inurriaren gastuak” ekidin

Goizean hartzen den kafetxo hori, aperitiboa edo konpultsiboki egin ohi diren erosketak kaltegabeak dirudite, baina uste duguna baino gehiago izan ohi dira. Identifikatu egunero egin ohi dituzun gastu horiek eta saiatu horiek murrizten. Etxetik edaria edo janaria eramaten baduzu, aurreztuko duzu.

6.) Planak, doakoak edo merkeak

Helmuga askotan kosturik gabeko hainbat jarduera egin daitezke: egun zehatzetan doako sarrera duten museoak, ibilbideak, bisitak… Informa zaitez bidaiatu aurretik eta idatzi, gehiegi gastatu gabe, egin ahal dituzun gauza horiek guztiak.

7.) Beharrezkoa duzun hori bakarrik erosi

Uda tentazioz beterik dago: arropa, oroigarriak… Zerbait erosi aurretik galdetu zure buruari erosten ari zaren hori benetan behar duzun ala ez. Erosi aurretik egun bat itxaroteak nabarmen lagunduko zaitu.

8.) Gastuak partekatuz aurrezten da

Taldean bidaiatzea, ostatua partekatzea edo garraio-gastuak banatzea ere aurrezteko neurri eraginkorrak dira.

9.) Dirua aldez aurretik aldatu

Atzerrira joaten bazara hobe da dirua aireportuan aldatzen ez baduzu. Horrelako tokietan komisioak altuagoak izan ohi dira. Aldez aurretik egin beharko zenuke zure konfiantzazko banketxean edo nazioarteko ordainketetan komisioak ezartzen ez dituzten txartelak erabili.

10.) Ustekabeak ere gertatzen dira

Dena ondo kalkulatuta izan arren, posible da ustekabeko gasturen bat azaltzea. Zure aurrekontuan horrelako gastuetarako sail bat zehaztea ideia ona izan daiteke eta gauzak espero zenuen bezala ateratzen badira, lasaiago hartu ahal izango duzu.

Honako aholku hauek ere erabilgarriak izango zaizkizu oporretan joan behar baduzu: