‘Helduarora Igarotzeko’ hezkuntza Programak laguntza eskainiko die behar bereziak dituzten gazteei

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei zuzendutako programa bat garatu du. Helduarora Igarotzeko izena duen programa lau ikasturtetan garatuko da, ikasleak 22 urte bete bitartean. Programaren helburu nagusia da ikasleen egokitzapen trebetasun batzuk garatzea, ikasleen garapen pertsonala, ongizate fisikoa eta natur-inguruneetako parte-hartzea sustatzea. Azken finean, behar bereziak dituzten ikasleen bizi kalitatea hobetu nahi da.

Programa azken urteetan desgaitasunen bat duten pertsonak ikusteko moduan izan den aldaketaren ondorioa da. Horrela, pertsona horiek dituzten arazoak nabarmendu beharrean, arreta eskaintzen zaio pertsona horien bizi-kalitateari. Horretarako, Hezkuntza Departamentuak garatu duen programa berriak pertsona horiekin ikasgelan lan egiteko modua berrikustea, aldatzea eta eguneratzea erabaki du. Aldaketen artean, adibidez, curriculuma egokitu da funtsezko alderdi moduan bizimodu independentea (pertsonalki nahiz gizartean), irisgarritasun unibertsala edo egokitzeko trebetasunak finkatzeko. Programa, gainera, ikasle bakoitzaren premietara eta horrek banako lan-planean garatzen duen esperientzia-eremura egokituko da.

Programan zehar, desgaitasun intelektuala eta garapen-arlokoa medio hezkuntza-premia bereziak eta iraunkorrak dituzten ikasleek oinarrizko jarduera hauetarako trebetasunak hartuko dituzte: norberaren zaintza, elikadura eta hidratazioa; komunikazioa eta autodeterminazioa; beste pertsonekin erlazionatzea; aisiaz eta denbora libreaz gozatzea eta horietan parte hartzea; edo lanerako trebetasunak hartzea.

Behin Oinarrizko Hezkuntza Derrigorrezkoko ikasketak amaituta, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek ondorengo prestakuntza egiten jarrai dezakete hezkuntza-eszenatoki ezberdinetan, Nafarroako hezkuntza bereziko lau zentrotan edo HIPeko ordezko gelan.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.