‘Hiru marran’ erakusketa kolektiboa Labe Gazte Laborategian

Erakusketak egoitza artistiko batean izan diren Lucía Jayo, Jesús Ramírez eta Sofía Velasco artisten lanen eta prozesuen hautaketa bat biltzen du.

Apirilaren 13tik maiatzaren 13ra bitartean ikusgai izango da Labe Gazte Laborategian ‘Hiru marran’ erakusketa kolektiboa. Erakusketak egoitza artistiko batean izan diren Lucía Jayo, Jesús Ramírez eta Sofía Velasco artisten lanen eta prozesuen hautaketa bat biltzen du.

Egoitza artistiko horren xedea izan da elkarren artean ezagutzen ez ziren hiru artista elkartu eta haien artean komunean duten horretatik abiatuta nola elkar ulertzen diren ikustea izan da: haurtzaroa, familia, jabetzea, amodioa, misterioa, jolastea, grisa, magia, marrazketa…

Artistek azaldu dutenez, “izenburutik abiatuta, jokotik lan egiten hasi ginen lanean, zerotik hasita; hala, gure mugimendu bakoitza erabakigarria zen azkenean hirurok zeharkatzen gaituen marra bat lortzeko”.

Erakusketa ostegun eta ostiraletan, 19:00etatik 21:00etara, eta larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara ikusi ahal izango da. Gasteizko San Vicente de Paul kalean den Labe Gazte Laborategian.

Artistak

Lucía Jayo Altamirano gasteiztarra UPV/EHUn Artean graduatua da. Erromako Rome University of Fine Arts-en ere ikasi du urtebetez. Bere lana, nagusiki, pinturan, marrazketan eta argazkilaritzan garatzen da.

Jesús Ramírez Otálvaro, jaiotzez kolonbiarra, Caliko Arte Ederretako Departamentu Institutuko Arte Plastikoetako maisu gisa graduatua da. Orain Gasteizen bizi da eta hainbat arte-sorkuntzako proiektuak garatu ditu.

Sofía Velasco Cárdenas, Arte graduan lizentziaduna da UPV/EHUn, eta ikerketa eta sorkuntza artistikoko masterra ere egin du. diziplina anitzeko artista da, nahiz eta bere lanak diziplina jakin bat lantzeari baino gehiago teknika bati erantzuten dion.