Jiroemon Kimura japoniarra historian inoiz izan den gizonik zaharrena da. Kimurak aurreko marka hautsi zuen, Guinness errekor liburuaren arabera, 115 urte eta 253 egun bete ostean.
Aurreko marka, 1998an hil zen Christian Mortensen danimarkarraren esku zegoen, egun bat gutxiagorekin, noski. Guinness liburuaren arabera, historian inoiz izan den emakumerik zaharrena, berriz, 1997an hil zen Jeanne Louise Calment dugu, 122 urte eta 164 eguneko adinarekin.
Kimura japoniarra 1897ko apirilaren 19an jaio zen, gaur egun Kioto izenarekin ezagutzen den eskualdean. Bere bizitza ia osoa posta zerbitzuan eman zuen lanean eta erretiratu ostean, bere ortua zaintzen eman zituen hainbat urte. Kimurak zazpi seme-alaba izan ditu, hauetatik oraindik bost bizirik daudelarik. Horiei esker, 14 biloba, 25 birbiloba eta 14 herenhiloba izan ditu. Japoniako biztanleriaren %25a 65 urtetik gorakoa da (30 miloi pertsona baino gehiago).
Kimuraren osasun egoera delikatua da eta pasa den abenduaren 15etik ospitale batean dago ingresatua.