Ia 50.000 ikaslek hasi dute Lanbide Heziketako ikasturtea Euskadin 

Euskadiko Lanbide Heziketaren batez besteko enplegagarritasun-tasa % 89 ingurukoa da.

Urriaren 13ra arte matrikula itxiko ez bada ere, Euskadiko Lanbide Heziketak 49.200 ikasle inguru izango ditu bere ikasgeletan 2023-24 ikasturtean. Aurreko ikasturteko datuekin alderatuta ikasle kopurua % 5,3 hazi dela azpimarratu behar da. Alderaketa 2015-16 ikasturtearekin egiten bada, berriz, igoera askoz handiagoa da: %30,1.

LHko erdi-mailako eta goi-mailako 10 ikasletik lauk Lanbide Heziketa Dualean egingo dute beren formakuntza. Ikastetxetako prestakuntza eta enpresetan jasotzen dena uztartzen dituen modalitate horretan 8.247 enpresa inplikatu dira. Matrikulatu diren ikasle guztien % 65 gizonezkoak dira eta beste % 35 emakumezkoak. Hizkuntza ereduei dagokionez, erdiak baino gehiagok euskararen aldeko hautua egin du eta B eta D ereduetan ikasiko du.

Euskadiko Lanbide Heziketaren enplegagarritasun-tasa, batez beste, % 89 ingurukoa da. Zenbait ziklotan, gainera, tasa hori % 100era iristen da.