Ertzaintzak ezagutzera eman dituen datuen arabera, pasa den urtean, 4.244 emakume izan ziren indarkeria matxistaren biktima Euskadin. Horietatik, 1.278 15 eta 29 urte bitarteko emakume gazteak izan ziren. Hortaz, adin tarte horretako emakume gazteen aurkako indarkeria matxisten kasuen kopuruak baliorik altuena izan zuen iaz.
Erregistratu ziren 4.244 kasu horiek aztertuta, kasu gehienetan erasotzailea bikotekidea edo bikotekide ohia izan zela ikus daiteke.
Senide batek, hau da, familiako batek (bikotekideak edo bikotekide ohiak izan ezik) eragindako indarkeria matxista 15 eta 29 urte bitarteko 184 emakumek salatu zuten 2018an. 30 urte edo gehiago dituztenen artean, berriz, 686k salatu zuten.
Sexu-askatasunaren aurkako delituetan emakume gazteen eta 30 urte edo gehiagokoen arteko datuak gerturatu egiten dira. Gazteen artean 186 emakumek askatasun-sexualaren aurkako indarkeria salatu zuten (15 eta 19 urte bitarteko, 100; 20 eta 24 urte bitarteko 51 eta 25 eta 29 urte bitarteko 35). 30 urte edo gehiago dituzten emakumeen artean 199k askatasun-sexualaren aurkako indarkeria salatu zuten 2018an.
Iruzkin 1
Memoria duen etorkizuna. Jakin nahi dugu! - etorkizuna.eus
13 azaroa, 2023[…] Gogora-Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktima guztien oroimenez antolatutako urteroko ekitaldi honek erakundeetako agintariak, Giza Eskubideen […]