Ikertzaile gazteen karrera sustatzeko ekimen berria

Ikerbasque Fundazioak “Research Associate” izena duen ekimena jarri du abian gaur egun kontratupean diren ikertzaile gazteen karrera kontsolidatzeko asmoz. Aipatu programari esker, doktorego ondoko 10 urte inguruko esperientzia duten 60 ikertzaile gaztek bere karrera kontsolidatzeko aukera izango dute. Ikertzaile gazteek, normalean, bost urteko kontratuak izaten dituzte. Ekimen horri esker, berriz, karrera Euskadin garatu nahi duten ikertzaile gazte edo Research Fellows-ak beste mailako kontratuak lortzeko aukera izango dute. Horretarako, kontratuaren laugarren urtean ebaluazio batera aurkeztu beharko dute bere burua. Ebaluazio hori gainditzen duten ikertzaile gazteek Research Associate erako kontratua lortuko dute. Hiru urtez behin beste bi ebaluazio gainditzen badituzte eta Euskadin lanean jarraitzen badute, Research Professor mailara igotzeko aukera izango dute. Modu horretan, Ikerbasquek, bikaintasun irizpideetan oinarrituta, Euskadin ikertzaile karrera egiteko eskaintza osatu nahi du eta, bide batez, baita ikertzaileak erakarri eta Euskal Zientzia Sistema indartu ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.