Hamabi Futbol Kluba (Bizkaia), Unión Tutera (Nafarroa), Arranoak (Behe Nafarroa) eta UD Aretxabaleta (Gipuzkoa) taldeek lagunarteko futbol txapelketa bat jokatu dute larunbat honetan Athleticek Lezaman dituen instalazioetan. Lau taldeek futbolean euskararen erabileraren alde lan egiten dute, eta txapelketa hori aldarrikatzeko egingo da. Hortaz, epaile euskaldunek gidatuko dituzte partidak, eta txapelketan euskara gehien erabiltzen duen taldeari sari berezia emango zaio.
Horrez gain, bertsolariak ere izango dira txapelketa girotzen.
Aurtengoa ‘Jalgi hadi plazara’ futbol txapelketaren lehen edizioa da, baina lau taldeek kaleratu duten oharrak jasotzen duenez hurrengo edizioetarako talde gehiago izatea espero dute.