Hogeita hamar bat konpainiak Gasteizko kaleak hartuko dituzte Kaldearteren XVI. edizioan

Gasteizen izango diren konpainiek formatu ezberdinetako 56 ikuskizun eskainiko dituzte.

Hogeita hamar bat konpainiak Gasteizko kaleak hartuko dituzte Kaldearteko XVI. edizioan, Gasteizko kaleetara itzuliko da datorren ekainaren 10 eta 12 bitartean. Guztira, hogeita hamar bat konpainia izango dira, estatu mailakoak zein nazioartekoak, eta formatu ezberdinetako 56 ikuskizun eskainiko dituzte.

Aurtengo edizioan hiriko hiru konpainiak parte hartuko dute, 6 Euskal Herrikoak, 11 Estatuko bestelako erkidegoetakoak eta 10 nazioartekoak. Horien artean, ikusleek jaialdi ezagunenetako azken edizioetan saritutako zenbait saio ikusi ahal izango dituzte.

Gasteizen izango diren konpainien artean, adibidez, Zirkuko Sari Nazionala irabazi duen Manolo Alcántara konpainia izango da ‘Maña’ ikuskizunarekin. Azpimarratzekoak dira ere Nicole et Martin zirkuaren saioak eta Yllana konpainiaren ‘Glubbs’  saioa. Aurtengo edizioari hasiera emateko, ekainaren 10ean, 22:00etan, Hortzmuga Teatroa eta Deabru Beltzak konpainia euskaldunek ‘Senta’ ikuskizuna eskainiko dute. Aipatu obraren estreinua izango da eta WagnerrenHolandar alderraia’n oinarritutako piroteknia eta rock-opera uztartuko ditu. Ikuskizuna Arka plazan hasi eta Andre Maria Zuriaren plazan amaituko da.