
Donostiako Gazte Antzerki Topaketen XXXIII. edizioa maiatzaren 16tik ekainaren 15era bitartean ospatuko da. Guztira, 14 eta 30 urte bitarteko gazteek osatutako 24 konpainia izango dira Donostian bere lanak aurkezten. Aktore gazteek beren lanak modu profesional batean antzezteko aukera izango dute hiriko hainbat eszenatoki ezagunetan: Principal Antzokia, Victoria Eugeniako Club Aretoa, Gazteszena, Lugaritz, Kutxa Kultur Kluba eta Kontadores. Topaketak aukera ezin hobea ematen die profesionalak ez diren konpainiei beren lanak jendaurrean aurkezteko.
Ikusgai izango diren lan gehienak originalak dira, baina badira antzezlan klasiko batzuk ere taularatuko dira. Aia Krusek, Nerea Gorritik eta Asier Olasagastik osatutako edizio honetako epaimahaia. Sari-banaketa ekitaldia ekainaren 18an izango da.
Donostia Gazteriak antolatzen duen ekimen honen bidez gazteriaren eta antzerkiaren arteko harremana sustatu nahi da gazteek beren antzezlanak aurkezteko duten aukeraz gain, ikusle izateko aukera ere baitute. Sarrerak 3 euroren truke eskura daitezke www.donostiakultura.eus webgunean.