Kulturak Bilbo Zaharreko kaleak hartuko ditu berriro BLV-ART Jaialdiaren XVIII. edizioarekin. Apirilaren 18tik 28ra, auzoa eszenatoki paregabea izango da, non arte eszenikoak, musika eta instalazio artistikoak elkartuko diren publiko guztientzako programazio anitza eta erakargarria eskaintzeko.
Hamahiru proposamenek osatuko dute aurtengo kartela, antzerki fisikoa, arte biziak, dantza, kontzertuak, poesia errezitaldiak eta objektuen antzerkia barne. Jarduerak hartuko dituzten egoitzak honako hauek izango dira: San Frantziskoko Udal Zentroa, Bilborock aretoa, Berreginen Museoa eta Okela Sormen Laborategia.
Jarduera guztiak doakoak izango dira edukiera bete arte, Bilborock aretoko emanaldietan izan ezik, non bost euroko prezioa ordaindu beharko den.
BLV-ART
BLV-ART jaialdia 2007an sortu zen, Bilbo Zaharra auzoari balioa emateko eta hiriarentzako kultur topagune bihurtzeko helburuarekin. Hemezortzi edizioetan zehar, jaialdiak arte proposamen berritzaileenak aurkeztu ditu bere diziplina guztietan, auzoaren interes kultural zabala ezagutarazten lagunduz.
Aurtengo edizioan, Ainhoa Resanok komisariatutako eta BLV-ARTek bultzatutako “Esto es un cuerpo” argazki-instalazioa ere izango da, Martzana kaian ikusgai izango dena. Lan honek gorputz kolektibo baten ibilera erakusten du, hiriko espazio publikora mugitzen dena gure zaurgarritasunean dagoen indarra gogorarazteko.
BERREGINEN MUSEOA
- Osteguna, apirilak 18, 19:00etan. (Antzerki fisikoa). “Arma Tiro Pum”, Aitor Vinagret.
- Osteguna, apirilak 18, 19:30ean. (Performancea-ele-bitan). “La Esther”, Ana Gebara.
- Ostirala, apirilak 19, 11:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara. “Contra la mirada”, Iara Solano Arana (Performancea-instalazioa).
- Larunbata, apirilak 20, 19:00etan (Dantza). “El Espacio de los límites”, Natalia García Muro.
- Larunbata, apirilak 20, 19:30ean (Dantza). “El arte de no ser”, Input.
- Asteazkena, apirilak 24, 19:00etan. (Ahozko poesia -Spoken word). “Centella que no abrasa”, Laura Sam.
- Larunbata, apirilak 27, 19:00etan. (Dantza-antzerkia). “RABI(A)-Amorrua -رابعة”, Olfa Sesdeni
- Igandea, apirilak 21 19:30ean. (Dantza-Performancea-Musika). “Apoyatura”, Óscar Bueno.
- Ostirala, apirilak 26, 20:00etan. (Antzerkia). “Llámalo X”, Neuke Produkzioak.
- Igandea, apirilak 28, 18:30ean (Dantza-Objektuen antzerkia-Performancea). “Cosa. Intervenir un cuerpo”, Macarena Recuerda Shepherd
OKELA SORMEN LABORATEGIA
- Osteguna, apirilak 18, 20:00etan. (Dantza-Performancea-Musika). “La montaña del diablo”, Carla Roisin & Baseline.
SAN FRANTZISKOKO UDALTEGIA
- Asteartea, apirilak 23, 19:00etan. (Kontzertu performatiboa-ele bitan). “Loa, loa, laguna”, Maider Lasa.
- Osteguna, apirilak 25, 19:00etan. (Antzerkia-Musika). “Billie (O Ain’t nobody’s bizz-ness)”, la Pacheca Collective.