Anime, manga, bideojoko eta kultura japoniarraren zaleek hitzordua dute Gasteizen, apirilaren 26tik 28ra, ExpOtaku Japoniar kulturaren jaiarekin.
Ekitaldia Iradier Arenan egingo da eta bertan cosplay, karaoke eta dantza lehiaketak, marrazketa tailerrak, eskulanak eta japoniar gastronomia, anime, manga eta bideojokoen gune tematikoak, bideojokoen txapelketak eta askoz gehiago antolatuko dira. Ehun jarduera baino gehiagoko egitarau zabala programatu da
Aurtengo edizioan, ExpOtakuk hainbat gonbidatu izango ditu: Alisyuon (cosplayer), Eothen (cosplayer/eduki-sortzailea), Jackwise Clown (cosplayer/eduki-sortzailea), Oier Gómez – Dragoi Bola N-Cast (youtuber) eta Shaun Elay (ilustratzailea).
Gainera, Koreako kulturarekin lotutako hainbat jarduera eta tailer ere egingo dira, hala nola jolas tradizionalak, K-pop eta skincare.
ExpOtaku-rako sarrerak eskuragarri daude hemen: https://www.expotaku.com