Lagun-egiak, lagun-ogiak

Gasteizko Gazteria Zerbitzuak gazteei beren zirkuitu artistikoa zabaltzeko eta Estatuko beste toki batzuetako artistekin sareak sortzeko aukera emango dien deialdi artistikoa egin du

Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak ‘Lagun-egiak, lagun-ogiak’ izeneko deialdi artistikoa jarri du martxan. Deialdi horren xede nagusia da gazteei beren zirkuitu artistikoa zabaltzeko eta Estatuko beste toki batzuetako artistekin sareak sortzeko aukera ematea. Egitasmoa Estatuko beste hiri batzuekin batera garatzen ari da ‘Tejiendo redes’ izeneko programaren barruan: Santander, Logroño, Malaga, Murtzia, Iruñea, Valladolid eta Zaragoza. Gasteizen, programak artista gazteak Labe Gazte Laborategian egingo den lankidetza-erakusketa batean parte hartzera animatzen ditu. Erakusketa horretan, tokiko artista baten obra eta deialdiaren bidez aukeratutako parte-hartzaile baten obra uztartuko dira. Ez da sorkuntza artistikoko prozesu bat izango eta, hortaz, artista bakoitzak bere aldetik egingo du lan. Hala ere, erakusketa osatuko duten bi lanek gai bera izango dute komunean: adiskidetasun-sareak. Gai hori hautatutako lanen arteko lotura izango da, eta erakusketa-espazio berean egongo dira.

Proposamenak aurkezteko epea martxoaren 12an amaituko da eta ebazpena martxoaren 22an ematea aurreikusten da.

Obrak hartzeko eta muntatzeko lanak apirilaren 15etik maiatzaren 3ra bitartean koordinatuko dira. Erakusketa maiatzaren 10ean inauguratuko da eta ekainaren 21era arte egongo da zabalik.

Hautatutako artistek 200 euroko saria jasoko dute.