Libre Izan Nonahi: artistak eta influencerrak indarkeria matxistaren aurka

Kai Nakai, Annekdotas, Dupla arabar artistek eta Paula Fernández influencer-ak ‘ligoteo sanoaren’ inguruko esperientziak, hausnarketak eta ikuspuntuak partekatuko dituzte Gasteizko gazteekinLibre Izan Nonahi” topaketan. Gasteizko Udaleko Berdintasuna Zerbitzuak, Gazteria Zerbitzuarekin elkarlanean, antolatzen duen egitasmo horren xedea da indarkeria matxistaren aurkako sentsibilizazioa eta formakuntza handitzea.

Topaketa datorren azaroaren 19an izango da, Goiuri Jauregian. Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik gonbidapena lortu beharko da. Izena-emateko epea azaroaren 6 inguru zabalduko da.

Libre izan nonahi

‘Libre izan nonahi’ programak gasteiztar gazteen arreta eta interesa bereganatu nahi du indarkeria matxistaren aurkako borroka helburu duen Estrategia garatzeko. Horretarako, hainbat jarduera interesgarri programatzen dira. Aipatu topaketaz gain, adibidez, urte amaiera baino lehen, ‘Libre Hezi Nonahi’ tailerra burutuko dira DBHko 4. mailako eta Lanbide Heziketako hainbat zentroetako ikaslerekin.

Idatzi zure iruzkina

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.