Loreak baino, hobe sexua

Bikotekidea duten pertsonen % 60k ez du San Valentin eguna ospatzen eta % 83k ez du inolako oparirik espero

Urtero, otsailaren 14an, amodioa protagonista bihurtzen da eta mundu osoko milaka pertsonak San Valentin eguna ospatzeko aprobetxatzen dute. Hori bai, erromantizismoa jada ez da lehen bezala ospatzen edo hori da, behintzat, AdoptaUnTio aplikazioak egin duen azterlan batek jakinarazi duena.

Afariak, opariak, bidaiak, loreak, bonboiak… lehentasuna izateari utzi diote. Izan ere, aipatu azterlanaren arabera, Estatu mailan, bikotekidea duten pertsonen % 60k San Valentin eguna ospatzen ez duela dio. Gazteek ez omen dute egun horren beharrik maiteminduta daudela gogoratzeko eta, ondorioz, askok moda pasata dagoen tradizioa dela uste dute.

Loreak baino, sexua hobe

Egun hori ospatzen dutenen artean, berriz, % 80k dio loreak baino, nahiago duela sexua.

Egun honetan, gainera, bikotekideen % 70 inguruk harreman egokian dagoen ala ez galdetzen diote beren buruari. Hori ez da horrela, noski, harreman batean hasi berri direnen kasuan. Horrela, inkestatutako pertsonen % 75ek dio gaurko ospakizuna serio hartzen duela harremanaren hasieran daudenean, aitzakia ezin hobea baita plan komunak egiteko.

Kontuan hartzeko beste datu bat honako hau da: harreman batean diren horien artean % 83k ez du inolako oparirik espero.