MarmitakoTrapBanda taldeak egingo du 2025 VSB Tour bira

Marmitakotrapbanda, Reeler, Maddi, Kbless, (H)ondora eta Mexin dira V. VSBko mentoring pertsonalizatuko faserako hautatutako 6 artistak.

 Irakurketa denbora: Minutu 1

MarmitakoTrapBanda, Reeler eta Mexin talde bizkaitarrak, Maddi eta Kbless nafarrak eta (H)ondora talde gipuzkoarra dira aurtengo VillaSoundBilbao lehiaketaren mentoring fasera pasatu diren sei bakarlari eta taldeak. Gainera, antolatzaileek aurreratu dutenez, MarmitakoTrapBanda taldea izango da, VSB Tour 25 barruan, Estatuko lau hiritan kontzertuak emateko hautatua izan den taldea, “Son Estrella Galicia” zikloaren eta aretoen barruan.

Sariak

Uribe Kostatik datorren MarmitakoTrapBanda taldeak Trap, Rap eta R&B doinuaz uztartzen ditu euskaraz. Soinu urbanoak banda-formatuarekin eta zuzeneko musikarekin fusionatzen dituzte. Gaur egun, abestiak idazten eta euskara txertatzen ari dira, bandaren 3 zutabeak elkartzeko: musika urbano modernoaren soinuak, zuzeneko banden magia, eta euren hizkuntza eta sustraiak.



Mentoring fasera pasatu diren beste taldeek ere bestelako sariak lortu dituzte, nahiz eta MarmitakoTrapBand izan sari gehien lortu dituen taldea, VSB Tour biran parte hartzeko aukeraz gain, beste bi sari lortu baititu:

  • BIME Live saria: Mexin
  • Aste Nagusia saria: Reeler
  • Musika Bulegoa saria: Marmitakotrapbanda
  • SGAE Fundazioaren saria: Marmitakotrapbanda
  • Bideo Klippa saria: Maddi
VSB Mentoring

VSB Mentoring fasera pasatu diren sei bakarlari eta taldeek prestakuntza pertsonalizatua jasoko dute profesionalen eskutik. Programak aholkularitza eskainiko die Mikel Amundarainen eskutik komunikazioa, musika ekoizpena, egile eskubideak eta biren antolaketa bezalako arlo garrantzitsuetan, baita estudioko grabaketa saio bat ere Urtzi Izarren eskutik.