Montehermosok Gasteizko ‘rockumentalen’ lehen zikloa hartuko du

Ekainaren 1, 8 eta 15ean ‘Rock on Top’ zikloaren lehen edizioaren barruan musika ardatz duten hainbat dokumental ikusgai izango dira

Montehermoso Kulturuneko Ortuño aretoak Gasteizko ‘Rock on Top’ rockumentalen lehen zikloa hartuko du hil honetan. Ikusgai izango diren rockumenatalak jatorrizko bertsioan izango dira azpitituluekin.

Rockumenatalak musika ardatz duten dokumentalak dira eta zinemaren industrian gero eta indar handiagoa hartzen ari den generoa da. Horrela, gero eta ohikoagoa da munduko zinemaldi garrantzitsuenetan horrelako lanak ikustea:  Cannes, Venezia, Berlin… Izen handiko hainbat zinegilek, hala nola, Martin Scorsese (Bob Dylan), Jim Jarmush (The Stooges), Jonathan Demme (Neil Young eta Talking Heads) edo Wim Wenders (Buenavista Social Club) genero horretan murgildu dira.

Lehen edizio honetan Azkena Rock Festivaleko aurtengo edizioan parte hartuko duten hiru artisten inguruko dokumentalak programatu dira.

Ekainaren 1ean, Liam Firmargerrek zuzendutako “Suzi Q” dokumantela ikusi ahal izango da. Suzy Quatro rock izarraren erretratu poliedriko honetan rockaren munduan emakumeei dagokien lekua aldarrikatzen da.

Ekainaren 8an Ilegales taldearen txanda izango da. Egun horretan, “Ilegales: Mi vida entre las hormigas” dokumentala izango da ikusgai. Lan horrek taldearen unibertsoa ezagutzeko aukera emango du, nagusiki, bere liderra den Jorge Martínezen bidez.

Azkenik, ekainaren 15ean aurtengo zikloari amaiera emango zaio punkaren eta musikaren historiaren mito bizia den Patti Smith-i buruzko “Patti Smith: Electric poet” dokumentalarekin. Smithek goitik behera astindu zituen rock’n’rollaren eta poesiaren kodeak. Bere estilo benetan bereziak bizi zuen belaunaldiko ahots paregabe bihurtu du.