Eibarko ondare naturala ezagutzeko ibilbidea

Ekimena Eibarko Udalaren Ingurumen Sailak antolatu du Eibarko Baso Biziak elkartearekin batera.

Ekainaren 5ean ospatuko den Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta Eibarko Udalak udalerriko ondare naturala ezagutzeko ibilbide gidatu bat prestatu du Usartza-Kalamua ingurunean.

Ibilbide zirkularrak 4,5 kilometroko luzera eta 110 metroko desnibela du eta beraz, ez du zailtasun handirik. Ibilbidea Usartzako josteta-eremuan hasiko da goizeko 10:00etan eta hiru orduko iraupena izango duela aurreikusten da. Ibilbidea Usartza-Kalamua ingurunea inguratuko du eta bertan diren landare eta animalia espezieen berri emango da.

Ekimena Eibarko Udalaren Ingurumen Sailak antolatu du Eibarko Baso Biziak elkartearekin batera. Ideia 2030eko Eskola Agenda programan parte hartzen duten ikastetxeek udalerriko natur ingurunea hobeto ezagutarazteko egindako proposamenetatik sortu da. Ibilbidean parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Epea zabalik izango da ekainaren 2ra arte. Izena emateko 943 83 36 41 telefono zenbakira deitu edo arazi@arazi.eus posta elektronikora idatzi behar da.