‘Txankletak’ programak Iruñeko gazteei udarako planak eskainiko dizkie

Ekainaren 13an hasiko da ekainetik irailera bitartean egingo diren aisia, kirol eta abentura jardueretan izena emateko epea

‘Txankletak’, Iruñeko Udalaren gazte aisialdirako programa, bueltan da jarduera berriekin. Horrela, aurtengo edizioan parte hartzen duten gazteek kirol jarduera berriak egin ahal izango dituzte, hala nola arroilen jaitsiera, mendi-ibiliak edo “Gorputz perkusio” tailerrak.

Aurreko urteetan bezala, programak bizikletarekin harremana duten jarduerak mantenduko ditu. Horrez gain, aurreko edizioetan arrakasta gehien izan dituzten eskaintzak ere errepikatuko dira: zinema sarrerak euro baten truke, ibilaldiak zaldiz, bataio-igerilekuan urpean igeri egitea edo eskalada jasangarria.

Gainera, San Fermin jaiak amaitu bezain pronto, Gaztediaren Etxeak doako jarduerak eskainiko ditu ‘Egunero plan bat’ proposamenaren barruan, 31 saio egin arte.

Programa honen barruan eskaintzen diren jarduera gehienak doakoak dira. Beste kasu batzuetan, adibidez, ‘Zinema euro baten truke’ prezioa euro bat eta bost euro artekoa izan daiteke. Jarduera garestienak lekualdaketa eskatzen duten txangoak dira: 15 euro. ‘Txankletak’ programan parte hartu nahi duten Iruñeko gazteek izena eman ahal izango dute ekainaren 13tik aurrera. Ekainaren 20an Iruñean erroldatuta ez dauden gazteek ere izena emateko aukera izango dute. Izen-emateak zuzenean Gaztediaren Etxean egin behar dira (Zangoza kalea, 30). Izena emateko derrigorrez NAN aurkeztu beharko da eta adingabeek Gaztediaren Etxean bertan aurki dezaketen idatzizko baimen bat ere osatu beharko dute.