Datorren astelehenetik aurrera, irailak 20, Gasteizko hiri-autobusetan Mugi eta Barik txartelekin bidaiak ordaintzeko aukera izango da. Txartel horiei esker, Gipuzkoa eta Bizkaiko erabiltzaileek askoz errazago joan ahal izango dute Gasteiztik, TUVISA udal garraio konpainiak kudeatzen dituen autobusetan.
Mugi eta Barik txartelak anonimoak izango TUVISAko autobusetan. Bidaiariek Familia Ugarien FN20 eta FN50 taldeentzako tarifa hobaridunak izan ditzakete. Gainerako erabiltzaileentzat, ezeztapenak BAT diru-zorro orokorraren tarifarekin eginen dira, autobus-aldaketarako eskubiderik gabe, eta horrek ere beherapena ekarriko du eskudirutan ordaintzeari dagokionez.
Mugi eta Barik txartelak jada erabili ahal dira foru-autobusetan eta tranbian.