Bridgette Jordan munduko emakumerik txikiena da. Hogeitabi urterekin, Jordanek 69 zentimetrotako luzeera du. Aulki batean esertzen denean, hankak zintzilik geratzen zaizkio, eta ordenagailuaren aurrean, komeriak izaten ditu teklatua eta xagua behar bezala erabiltzeko, bere besoak ere oso laburrak direlako. Illinoisen bizi den emakume hau munduko emakumerik txikiena da, baina bera harro sentitzen da. “Liluragarria da hain txikia izatea. Norberak bere buruarengan konfidantza izan behar du” baieztatzen du emakume txikiak.
Brigette Jordan ez da bere familian den pertsona berezi bakarra. Bera eta bere anaia Guinness liburuan azaltzen dira anai-arreba txikienak direlako. Brad anaiak 20 urte ditu eta 97 zentimetroko altuera besterik ez. Biek Majewski osteodisplasia izeneko gaixotasuna dute.