Zabalik Nafarroako ‘Conecta Empleo’ anezkan izena emateko epea

Lan merkatu berrira egokitutako teknika eta tresna digital berriei esker, Programak langabezian dauden pertsonei beren lan-bilaketa suspertzen eta optimizatzen laguntzen die

Datorren otsailean abian jarriko da Nafarroan ‘Conecta Empleo’ anezka berri bat. Doako lan-orientazio programa hori Santa María la Real Fundazioak sustatzen du Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean. Aurreko edizioetan, batez beste, % 60ko laneratzea lortu da.

Ekimen horren xedea da langabezian diren pertsonei beren lan-bilaketa suspertzen eta optimizatzen laguntzea. Horretarako, lan merkatu berrira egokitutako teknika eta tresna digital berriak erabiltzen dira.

Programa langabezian diren 18 eta 60 urte bitarteko langabeturi zuzentzen zaie, edozein prestakuntza-maila dutelarik eta edozein lan-sektoretatik datozelarik, aurretiko esperientzia izan edo ez. Programa uztailera arte luzatuko da eta online eskainiko da. Izena emateko epea datorren urtarrilaren 23an amaituko da. Izen emateak online edo aurrez aurrez egin daitezke. Azken kasu horretan, hitzordua eskatu behar da Nafar Lansaren  848 424 500 telefonora deituz.

Anezkan parte hartzeko hautatuak diren pertsonak hainbat saio izango dituzte otsaila eta uztaila bitartean. Online saio horietan lan-orientazioan eta baliabide digitaletan aditu diren pertsonen  adituen aholkularitza jasoko dute eta horri esker beren enplegagarritasuna hobetu ahal izango dute.

Aldi berean, adimen emozionaleko dinamikak egingo dituzte, lan-prospekzioko plan integral bat garatzen ikasteko eta haien helburu profesionala ardazteko; curriculumak eguneratzeko eta lan-elkarrizketen simulazioak egiteko; eta, enplegagarritasun-mapak egiteko eta enpresekin harremanetan jartzeko. Horrez gain, online esparruan lan-bilaketa bultzatzeko tresna digital berriak, aplikazioak eta sare sozialak erabiltzen ikasiko dute.