Gazteei ez zaie kondoia interesatzen

Antisorgailuen erabilerak behera egitearekin batera sexu-transmisiozko gaixotasunek nabarmen egin dute gora

Gazteek gero eta gutxiago erabiltzen dute preserbatiboa eta erabiltzen duten horien artean batzuek ez dute behar bezala erabiltzen. Preserbatiboak antisorgailua izateaz gain, sexu-transmisiozko infekzioak (STI) ekiditeko oinarrizko tresna dira  eta, horregatik, modu egokian erabili behar dira.

Horrelako gaixotasunen inguruko adituak biltzen dituen FEXITS foroaren arabera, pasa den mendearen 90eko hamarkadan martxan jarri ziren ‘Póntelo, pónselo’ bezalako kontzientziazio kanpainak inoiz baino beharrezkoagoak dira. Aditu horien ustez, horrelako infekzioak epidemia bilakatzen ari dira mundu mailan. Adibidez, 2019. urtean Estatuan 15.000 infekzio kasu berri hauteman ziren, 2012. urtean baino % 1.073 gehiago.

Mundu mailako arazoa

Munduko Osasun Erakundeak azpimarratu duenez, 2020an senda daitezkeen 374 milioi STI berri erregistratu ziren. Hortaz, egunero milioi bat pertsona baino gehiago kutsatu ziren sexu-harremanen ondorioz. Frantzian alarma guztiak piztu dira horrelako infekzioen gorakada gelditzeko preserbatiboak doan banatuko zaizkie adingabeei eta 25 urtetik beherako gazteei.

Gaixotasun hilgarria izatetik kronikoa izatera pasa dena Hiesari zitzaion beldurraren amaiera da, hein batean, gazteen kultura falta horren ondorioa. Gainera, gazte askok preserbatiboa antisorgailutzat soilik hartzen dute eta, ondorioz, pilularen erabilera neska gazteen esku uzten du. Arrazoi beragatik, sexu bereko pertsonen arteko harremanetan preserbatiboaren erabilerak behera egin du.

Pornografia

FEXITSeko adituen esanetan, horrelako joeretan ere pornografiak zuzeneko eragina izan du. Kontuan izan behar dugu horrelako edukiak bilakatu direla hainbat gazteren informazio iturri nagusia sexu kontuetan. Film pornografikoetan azaltzen diren aktoreek gutxitan erabiltzen dituzte preserbatiboa eta horrek, nolabait, horien gabezia normalizatzen du gazteen artean.

Estatuan, adibidez, Osasun Ministerioak azaldu duenez, 2012. eta 2018. urteen artean preserbatiboaren erabilera  % 9an jaitsi da 20 eta 24 urte bitarteko gazteen artean eta % 75ean kokatu da. Gaur egun joera bera mantentzen da. 2021. urteari dagokion eta Control enpresak egin duen ‘Los Jóvenes y el Sexo’ 10. Barometroaren arabera, gazteen % 62,1ek dio preserbatiboa erabiltzen duela bere harreman guztietan eta % 28,4k ia beti (horrek ez ditu haurdunaldiak eta infekzioak ekiditen). % 12,2k, berriz, bakarrik ‘txapapera botatzea’ erabiltzen duela dio. Barometro beraren arabera, Espainiako gazteen laurdenak aitortzen du ez duela bere ohekidearen sexu-osasunaren inguruko berririk.