Ospitalera munduko Curryrik pikanteena jan ondoren

Edinburgoko Kismot jatetxe indiarreko bi bezero ospitalera eraman behar izan dituzte bertan ematen den ‘munduko Curryrik pikanteena‘ jan ondoren. Urtero bezala, aipatu jatetxean lehiaketa bat burutzen da; bertan, ohiko plateretaz gain, hegoamerikatik ekarritako osagai sekretuekin sukaldatutako platerak ere eskaintzen dira. Aurten, plater berezi horien artean ‘Killer Kismot‘ delakoa aurkitzen zen. Jatetxeko nagusien arabera huraxe zen ‘munduko Curryrik pikanteena’. Lehiaketan parte hartu zuten bi kidek, Killer Kismot delakoa probatu eta minutu gutxitara sabeleko min handia izaten hasi ziren. Hori dela eta, ospitalera eraman behar izan zituzten. Bertan, horietako batek zera adierazi zuen “piperminez osatutako zerra mekaniko batek sabela zulatzen zidala uste nuen”.

Idatzi zure iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.