‘Osteguna Rock Vital Fest’ jaialdia

Deaf Devils, Åskväder eta Fury taldeek osatuko dute ekainaren 20an izango den jaialdiaren kartela

Datorren ekainaren 20an, 19:00etatik aurrera, Gasteizko Andre Maria Zuriak “Osteguna Rock Vital Fest” jaialdia hartuko du. Hiru izango dira aurtengo jaialdian parte hartuko duten taldeak: ‘Deaf Devils’, ‘Åskväder’ eta ‘Fury’. Jaialdi hau Araña del Rock Kultur Elkarteak antolatzen du eta Vital Fundazioaren eta Gasteizko Udalaren babesa du.

‘Fury’ taldea zuzeneko ikuskizun zirraragarri eta dinamikoak sortzeagatik da ezaguna. Lau albumekin, taldea zuzenekoetara itzuliko da, 2022ko martxoan argitaratutako ‘Born To Sin’ lanarekin eta inoiz baino talde indartsuagoarekin: Becky Baldwin baxu-jotzailea, Tom Fenn bateria-jotzailea, Tom Atkinson gitarra-jotzailea eta Nyah Ifill ahots nagusi bezala

Aurretik, ‘Deaf Davils’ talde valentziarra arituko da. Bere musikak rocka, metala, punk rocka eta rock-and-rolla nahasten ditu, energia eta gordintasunaren aldeko apustua egiten duten abestiekin. Beraiek grabatu eta ekoitzitako lau single kaleratu dituzte eta orain album berri baten argitalpenean murgilduta daude.

Kartela osatzeko, ‘Åskväder’ suediarrek 90eko hamarkadako Eskandinaviako rockaren soinua bluesez betetako riffekin eta lelo itsaskorrekin nahasten dute. ‘The Hellacopters’ edo ‘Turbonegro’ bezalako talde ezagunen eraginetako batzuk jasotzen dituzten arren, taldeak bere bide propioan jarraitzen du, bere rock estiloa sortuz.