Euskaltzaleen Topaguneak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, ‘Ostera Bizi Bizian’ kontzertua aurkeztu du. Pasa den udazkenean Olatz Salvadorrek, Mikel Urdangarinek eta Xamanak taldeak eman zituzten online formatuko kontzertuak, oraingoan zuzenean eskainiko dira kontzertu bakar batean. Hitzordua datorren ekainaren 17an izango da, Bilboko Kafe Antzokian.
Euskaltzaleen Topaguneko zuzendari Jasone Mendizabalek azaldu duenez, “ekainaren 17an ospatuko den kontzertua berezia izango da. Eta ez bakarrik hiru artista handi horiek kontzertu bakarrean ikusteko eta entzuteko aukera izango dugulako, baizik eta Udagoieneko Ostera kontzertu-zikloaren ohiko formatuaren itzulera delako”. Datorren azaroan, berriz ere, “Ostera Bizi Bizian” ospatuko da, baina aurreko urtean ez bezala, kontzertuak zuzenean eta entzuleekin egin ahal izango dira.
Ekainaren 17ko kontzerturako sarrerak jada salgai daude 12 euroren truke edo 15 euroren truke lehiatilan