‘Piztuta! Euskal Kultur Begirada’ zikloa Iruñean

Maiatzaren 18ra arte luzatuko den programazioak euskarazko kultura ardatz duten hainbat jarduera biltzen ditu

Iruñeko Civivox sareak ‘Piztuta!’ Euskal Kultur Begirada’ programa aurkeztuko du aurten ere. Aurtengo edizioa maiatzaren 18ra arte luzatuko da Civivox Juslarochan eta Sanduzelaiko Civivoxean. Zikloaren barruan tailerrak, kontzertuak, musika- eta dantza-ikuskizunak eta haurrentzako jarduerak (txotxongilo-antzerkia eta ipuin-kontalariak) programatu dira. Jarduera horietako gehienak doakoak dira, baina aldez aurretik izena eman behar da.

Zikloari hasiera emateko, Hutsun Txalaparta Taldeak txalaparta ikasten hasteko tailerra antolatu du. 16 urtetik gorakoei zuzendutako tailer horrek instrumentuari eta bere oinarrizko teknikei buruzko sarrera eskaintzen du, kolpe tradizionalenetatik txalaparta modernoaren esploraziora arte. Tailerra Civivox Juslarochan irakatsiko da doan, aldez aurretik izena emanda.

Gaztetxoentzat, ‘Joko txukun’ tailerra programatu da, txalaparta ere ardatz duena, maiatzaren 11n, Civivox Juslarochan.

Haurrentzako euskarazko beste tailer bat ‘Euskal mitologiako pertsonaiak’ izenburua duen tailerra da. Bertan, euskal mitologiako pertsonaiak 5 eta 10 urte bitarteko haurrentzako antzerki adierazpenaren bidez aztertuko dira. Tailer hau maiatzaren 12an egingo da Sanduzelaiko Civivoxean.

Musika

Kontzertuei dagokienez, Harribitxi bikoteak ‘Deiadar’ diskoa aurkeztuko du maiatzaren 10ean, Sanduzelaiko Civivoxean. Iker Alvarezek eta Aitor Urquizak osatzen duten bikoteak txistuaren eta silbotearen musika tradizionala danborrekin, salterioarekin, danborilekin, panderetekin, kaxixiarekin, kajoiarekin eta txindatekin, besteak beste, uztartzen du.

Maiatzaren 11n, Sanduzelaiko Civivoxean, 5 urtetik gorako haurrentzako txotxongilo eta objektuen antzerkia aurkeztuko du Sustrai Teatroak ‘Munduari itzulia 80 egunetan’ ikuskizunarekin, euskaraz eta doan, aldez aurretik izena emanda.

Hurrengo hitzordua hilaren 17an izango da, Xabi Olkoz 4et kantariaren ‘Eguzkilore’ ikuskizunarekin, mitologia eta jazza uztartuz Sanduzelaiko Civivoxean. Euskal tradizio mitologikoan murgiltzera gonbidatzen gaituen errezitaldi honek euro bateko kostua du.

Programa maiatzaren 18an,amaituko da, haurrentzako eta 16 urtetik gorakoentzako doako jarduerekin. Goizean, ‘Euskal mitologia jira eta bira’ ipuin kontalariak Sorgina Txirulina txirula jotzaileak lagundurik Civivox Juslarochan. Arratsaldean, Civivox Juslarochan ere, Erika Liqueteren ‘Xirristi-Mirristi’ euskarazko diziplina anitzeko ikuskizuna eskainiko da, ahozko narrazioa, zuzeneko musika eta publikoarekin lotura estua uztartuz.